Beragain

Ezaugarriak

Beragain
zure etxea da.


Hemen duzu Beragain sustapena. Toki paregabe honek eskaintzen dizun lasaitasun eta edertasunaz gozatu ahalko zara. Ikuspegi apartak ditu, zure etxearen eta bizitzaren parte izango direnak.

Beragain Viviendas
Beragain jardín

Ingurunearekin
harmonian.


Eraikinean erabilitako koloreen eta materialen soiltasunak irudi minimalista eta modernoa ematen du. Inguru honetako eraikin tradizionalen berrinterpretazio bat da, ingurunean txertatua.

  • 4 bizitzako eraikina, bakoitzerako sarbide independentearekin.
  • Beheko solairuek lorategia dute.

Ikuspegiaz gozatuko zara.
Bizitzaz gozatuko zara.


Beragain ingurune naturalean bizitzea da. Zure leihotik paisaia ikusgarria miretsi ahalko duzu. Berdearen tonu berri bat ezagutuko duzu egunero. Txoriak entzungo dituzu. Bake eta bizitzaz beteko zara.

Beragain Vistas
Beragain Salón

Kalitatea
eta erosotasuna.


Etxebizitzek hiru logela, egongela - jantokia, sukaldea, bi bainugela eta balkoia dituzte. Espazioak ezin hobeki banatuta daude, eta kalitatezko akaberak dituzte.

  • Etxeko ur bero eta berokuntzarako banako galdara-instalazioa.
  • Tenperatura banako termostato bidez kontrolatuta etxebizitza bakoitzean.
  • Sukalde eta bainugeletako zoladurak eta azuleju-estaldurak: lehen kalitateko zeramikazko gresa.

Zu pozik egotea da garrantzitsuena.


Muliate Higiezin Sustapenak-entzat zu pozik egotea da garrantzitsuena. Hori dela eta, kalitatezko etxebizitzen sustapen bat eskaintzen dizugu, zure bizitza berriaz, zure etxe berriaz, gehiago eta hobeto disfrutatzeko behar duzun guztiarekin.

3 logela

254.000 €tik aurrera + BEZ

  • 2 bainugela, bat logela nagusian.
  • Bi autotarako garaje itxia (45m2).
  • Sukalde hornitua: goiko eta beheko altzariak, garbigailua, ontzi-garbigailua, hozkailua eta mikrouhin-labea.


Emandako zenbatekoak abalatuta daude.

Cocina de la vivienda