Muliate

Ezaugarriak

Zure ametsa errealitatea bezalakoxea izan daiteke.


Zure ametsa, zure bizi-proiektua beti nahi izan duzun etxean, errealitate bihur daiteke orain. Hona hemen Muliate 2. fasea, 14 etxebizitza libreko sustapena Hondarribiko toki bikain batean.

muliate-viviendas-hondarribia
muliate-viviendas-hondarribia
muliate-viviendas-hondarribia-piscina

Hondartza oso hurbil dago, baina zure igerilekua are gehiago.


Imajinatu familiarekin nola gozatuko duzun zeure etxean izango duzun igerilekuan. Udak ezberdinak izango dira, eta dibertsioa bermaturik dago. Horrez gain, solariuma ere izango duzu berdegune batean, erlaxatzeko eta une atseginak izan ditzazun. Muliaten guztia duzu.

viviendas-muliate-hondarribia-familia

Bizi Kalitatea.


Kalitateko eraikuntza eta era guztietako erosotasunak ematen dizkizun diseinu modernoa. Etxebizitza bakoitzak bi terraza handi ditu; bata igerilekura begira, eta bestea Jaizkibel-Guadalupera. Etxebizitza guztiek ikuspegi garbiak dituzte.

  • Beira bikoitza, Climalit motakoa; aire-ganberaz bereizitako bi beira.
  • Bi koloreko (barnealdea zuria eta kanpoaldea antrazita beltza) aluminiozko kanpoko arotzeria, zubi termikoaren haustura, ardatz algarriko ate-leiho kulunkariak, gela bakoitzean bat.
  • Aluminiozko lamazko pertsiana biribilgarriak eta arotzerian sartuta (monoblock motakoak).
  • Egongelako pertsiana motorduna izango da.
  • Sarrerako atea blindatua izango da, segurtasun-sarraila eta guzti.
  • Etxebizitzek trastelekua izango dute teilatupean.
muliate-viviendas-hondarribia

Zure etxea, munduko tokirik onena.

Muliate toki ezin hobea da zure familiarentzat. Diseinu funtzionala, bizitzaz gozatzeko. Espazio erosoak, zuk munduko tokirik atseginen bihur ditzazun.

Erosotasun handiena izan dezazun pentsatutako tokiak.


Etxebizitzek bi edo hiru logela, egongela-jangela, sukaldea, bi bainugela eta terrazak dituzte. Espazioen banaketa ezin hobea eta kalitateko akaberak.

  • Egongela, atarte, pasillo eta logeletako zoruetan haritz argiko zur ijeztuzko zoladura flotatzailea egongo da, baina beste akabera batzuk aukeratu ahalko dituzu beti.
  • Ur bero eta berokuntzarako banako galdaren instalazioa.
  • Etxebizitzetan banakako termostatoa egongo da tenperatura kontrolatzeko.
  • Barruko ateak zur leunekoak izango dira; eta akabera haritza edo zuria izango da, aukeran.
  • Zuriz lakatutako zangoak eta zokaloak.
viviendas-muliate-hondarribia-plaza-interior
muliate-viviendas-hondarribia-dormitorio

Atsegin dituzun beste gauza batzuekin egin ahal izango duzu amets hemen. Etxea baduzu.


Logela handiak, erosoak eta leiho handikoak. Atseden hartzeko eta ametsean jarrai dezazun diseinatuta.

  • Hiru logelako etxebizitzetan bainugela dago logela nagusian. Aukeratzen duzun koloreko erretxina eta manpara izango ditu dutxak.
  • Roca markako tresna sanitarioak.
  • Toalla-euskarri erradiadorea bainugeletan.
  • Ate lerragarriko horma-armairuak.

Oso gertu zaude.


Bizitza berri bat hastear zaude. Aukera paregabea da zuretzat

3 logela 380.000 euro+ BEZetik aurrera

  • Bosch edo Siemens markako altzariz eta etxetresna elektrikoz hornitutako sukaldeak.
  • Sukaldeko altzari lakatuak, heldulekurik gabe (Gola motakoa); hainbat kolore aukeran.
  • Gris koloreko silestone G1eko sukalde-gainekoa eta aurrealdea.

Kutxabankek abalatzen ditu emandako zenbatekoak.

muliate-viviendas-hondarribia-cocina