Muliate

Ezaugarriak

Zure bizitzako etxea topatzen duzunean, parerik gabeko momentu bat bizi duzu. Gozatu.


Muliate Hiru aurkezten dizugu. 24 etxebizitza libreko sustapen bat kokapen hobezinean: Hondarribian. Muliate Hiru bilatzen ari zinen aukera da. Zure etxea da, bai eta zure familiarena ere. Hasi zara sentitzen lortu duzula. Jarraitu zure bizitzako etxea ikusten.

Pisos hondarribia
Pisos con piscina hondarribia

Igerilekua izango duzu.
Ondo pasako duzu.


Imajinatu familiarekin nola gozatuko duzun zeure etxean izango duzun igerilekuan. Udak ezberdinak izango dira; dibertsioa ziurtatuta dago. Gainera, berdegune handi bat izango duzu, erlaxatu eta une atseginez gozatzeko.  Muliate Hirun dena duzu.

Zonas comunes Muliate Hondarribia

Arkitektura modernoa eta kalitatezko eraikuntza.


Kalitateko eraikuntza eta era guztietako erosotasunak ematen dizkizun diseinu modernoa.

  • Beira bikoitza, Climalit motakoa; aire-ganberaz bereizitako bi beira.
  • Bi koloreko (barnealdea zuria eta kanpoaldea antrazita beltza) aluminiozko kanpoko arotzeria, zubi termikoaren haustura, ardatz algarriko ate-leiho kulunkariak, gela bakoitzean bat.
  • Aluminiozko lamazko pertsiana biribilgarriak eta arotzerian sartuta (monoblock motakoak).
  • Egongelako pertsiana motorduna izango da.
  • Sarrerako atea blindatua, segurtasun-sarraila eta guzti.
  • Etxebizitzek trastelekua izango dute teilatupean.
muliate-pisos-hondarribia-edificio
Vistas de hondarribia

Bistak izugarri gustatuko zaizkizu.

Etxebizitza bakoitzak bi terraza handi ditu; bata igerilekura begira, eta bestea Jaizkibel-Guadalupera. Etxebizitza guztiek ikuspegi garbiak dituzte.

Zonas comunes Muliate Hondarribia

Esperientziaz eta emozioz betetzeko espazioak.

Muliate Hiruko etxebizitzetan, bikain daude banatuta espazioak. Erosotasun osoz bete ditzazun esperientziez eta emozioz. Zure etxea goxoa izan dadila eta biziz beteta egon dadila nahi dugulako.

Zonas comunes Muliate Hondarribia

Egungo bizitzarako pentsatuta dagoen banaketa.


Etxebizitzek bi edo hiru logela, egongela, jantokia, sukaldea, bainugela eta terrazak dituzte. Espazioen banaketa ezin hobea eta kalitateko akaberak.

  • Egongela, atarte, pasillo eta logeletako zoruetan haritz argiko zur ijeztuzko zoladura flotatzailea egongo da, baina beste akabera batzuk aukeratu ahalko dituzu beti.
  • Ur bero eta berokuntzarako banako galdaren instalazioa.
  • Etxebizitzetan banakako termostatoa egongo da tenperatura kontrolatzeko.
  • Barruko ateak zur leunekoak izango dira; eta akabera haritza edo zuria izango da, aukeran.
  • Zuriz lakatutako zangoak eta zokaloak.

Salón de la vivienda
Dormitorio de la vivienda

Logela eroso eta argitsuak.

Logela handiak, erosoak eta leiho handikoak. Atseden hartzeko eta amesteko diseinatuak.

  • Hiru logelako etxebizitzetan bainugela dago logela nagusian. Aukeratzen duzun koloreko erretxina eta manpara izango ditu dutxak.
  • Roca markako tresna sanitarioak.
  • Toalla-euskarri erradiadorea bainugelan.
  • Ate lerragarriko horma-armairuak.

Gogobetetzea barne.


Muliate Promociones Inmobiliariasentzako zu pozik egotea da garrantzitsuena. Hori dela eta, kalitatezko etxebizitzen sustapen bat eskaintzen dizugu, zure bizitza berriaz, zure etxe berriaz, gehiago eta hobeto disfrutatzeko behar duzun guztiarekin.

2 eta 3 logelako etxebizitzak terraza handi eta trastelekuarekin.

290.000 € +BEZetik aurrera

Garajea izateko aukera.

Sukaldeak guztiz hornituta:

  • Bosch edo Siemens markako altzariz eta etxetresna elektrikoz hornitutako sukaldeak.
  • Sukaldeko altzari lakatuak, heldulekurik gabe (Gola motakoa); hainbat kolore aukeran.
  • Gris koloreko silestone G1eko sukalde-gainekoa eta aurrealdea.
Cocina de la vivienda