Etxebizitzak
Hondarribiko onenaz goza dezakezu.
—
Villa Geldi aurkezten dizugu. Urbanizazio pribatua, berdegunez eta lorategiz inguratua, terraza zoragarriekin eta Hondarribiko kokapen bikainean. Villa Geldi 2, 3 edo 4 logelako 6 etxebizitzako sustapena da, garaje bikoitz itxia eta erosotasun guztiak dituena. Erosotasun eta ongizate handienaz gozatuko duzu oso ingurune lasai eta paregabean. Hondarribiko erdigunean, itsasoaren ondoan.
Eraikuntza efizientea eta ingurumena errespetatzen duena.
—
Kontsumo txikia eta energia-efizientzia handia dira gure helburuak.Honako hauen bidez:
—
- Fatxada aireztatua: energia aurrezten da, zubi termikoak desagertzen direlako; hezetasunen kontra babesten du, etengabe aireztatzen delako eta, horrela, ez delako kondentsaziorik sortzen paretaren barruko aldean; eta portaera akustiko bikaina du.
- Etxebizitza bakoitzerako banakako aerotermia. Ur bero sanitarioa eta berokuntza energia-iturri berriztagarri horren bidez sortuko dira, energia-aurrezpen handia lortzeko eta atmosferara CO2 gutxiago isurtzeko. Kerik eta errekuntzarik gabe.
- RAirea berritzea bero-berreskuragailuen bidez. Kanpoko eta barruko airea trukatzea eta sartzen den airearen tenperatura ateratzen denaren tenperaturarekin trukatzea ahalbidetzen dute; horrela, aurrezpen energetiko eta ekonomiko garrantzitsua lortzen da. Airea berritzeaz gain, iragazi egiten du, haren kalitatea hobetzeko eta kutsatzaileak ezabatzeko.
- Fatxaden eta estalkien isolamenduari esker, beroa galtzea saihesten da. Horrela, etxebizitzaren tenperatura bermatzen da, eta eraikinaren kontsumoa, gutxitu.
- Kanpoko arotzeria bikainak beira bikoitza du, erosotasuna, aurrezpena eta isolamendu akustikoa bermatzeko.
Natura, edertasuna, harmonia, bakea... Eta atzean, itsasoa.
—
Naturaz eta ehunka urteko zedroz inguratuta, terraza zoragarriekin eta arkitektura erlaxagarriarekin, bizi-estilo paregabe bat izango duzu Hondarribiaren erdigunean bertan.
Kalitate handiko diseinu bat erosotasun handia izateko.
Proiektuko alderdi guztiak zaindu ditugu, erosotasun guztiez goza dezazun.
- Espazioen antolamendu bikaina.
- Leiho handiak.
- Terraza eta lorategi ikusgarriak.
- Sukaldea altzariz eta etxetresna elektrikoz hornitua.
- Garaje bikoitz itxia.
Hondarribitik zerura.
—
Inguru lasai bat Hondarribiaren erdigunean bertan.
Terraza eta lorategi ikusgarri eta zoragarriak, bizitzaz gozatu dezazun. Eta bizitza parteka dezazun.
Ametsetako xehetasunak.
—
Xehetasun guzti-guztiak aztertu ditugu zure eguneroko bizitza harmoniatsua eta erlaxagarria izan dadin. Zure etxe berriaz gozatu dezazun.
