Ezaugarriak
Dena daukazu.
—
Hona hemen Zortziko. Urbanizazio pribatua, berdegunez inguratua, Hondarribiko ingurune bikain batean kokatua. Zortziko promozioan 8 etxebizitza eskaintzen dira; 3 logelakoak, garaje bikoitz itxi zabalekin eta erosotasun guztiekin. Konfort eta ongizate handienaz gozatuko duzu, inguru lasai eta ederrean, eta herri erdialdetik oso hurbil.
Eraikuntza efizientea eta ingurumena errespetatzen duena.
—
Energia-efizientzia handia eta kontsumo txikia lortzea dugu xede, hauen bidez:
—
- Inguratzailean (fatxadetan eta estalkietan) isolamendua handituta. Hala, bero-galera murrizten da, eraikinaren kontsumoa txikiagotuta, etxebizitzako tenperatura ez baita aldatzen kanpoko tenperatura edozein dela ere.
- Kanpo-arotzeriak konforta, energia aurreztea eta aurrezki ekonomikoa bermatzen ditu, isolamendu akustiko ezin hobeaz gain.
- Kalitate gorena instalazioetan, efizientzia handitzea aireztapen-sisteman eta bero-galerak murriztea, eta energia berriztaezin gutxiago baliatzea.
- Aerotermia baliatzea, giroko airea baliatzen duen energia-iturri berriztagarria, ur bero sanitarioa eta berokuntza hornitzeko. Ez du kerik jariatzen, eta ez dago errekuntzarik, hala, kontsumoa txikiagoa da eta energia asko aurrezten da.
Ikusi eta sentitu.
—
Ikuspegi paregabea izango duzu. Alde batetik, Jaizkibel mendia eta, bestetik, ikuspegi garbia, guztiz ederra. Leihotik barrura edertasuna etorriko zaizu.
Eta sentitu ere egingo duzu edertasun hori.
Kalitate handia konfort handiago baterako.
Proiektuko alderdi guztiak zaindu ditugu, erosotasun guztiak goza ditzazun.
- Espazioen antolamendu bikaina.
- Leihate zabalak.
- Terraza erosoak.
- Sukaldea guztiz ekipatua altzari eta etxetresna elektrikoekin.